ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2017. Datozten Sailak: Ekologia Saila, maiatzaren 23 eta 24ean; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urrian 5, 6 eta 7an; Sail Soziopolitikoa, azaroaren 27an; Sail Ofiziala, azaroaren 28, 29 eta 30ean

2015ko Ikus-entzunezko Foro Digitala -Donostiako Sustapenaren elkarlanarekin

Irailaren 18an, Donostiako Sustapenak 2015eko Foro Digitala ospatuko du, ikus-entzunezko eta gai digitalen arloan garapen ekonomikoaren poloari zuzendutako jardueren artean aurkitzen dena. Jardunaldia Donostiako Zuatzu poligonoan aurkitzen den Pi@ zentroan izango da.

Jardunaldi honen helburua ikus-entzunezko lanetan Creative Commons baimenen erabilpena zabaltzea da. Gure helburua lortzeko, ikus-entzunezko sektorean negozio bezela bideragarri izan diren zenbait esperietzi praktiko ezagutuko ditugu. Honetarako, gai espezifiko bezela, webserieen gaia aztertko dugu, CCrekin egindako kasu zehatzekin. Honetaz gain, distribuzioa eta bukaerako kontsumo plataformen kasuak ikusiko ditugu, “on demand” sisteman oinarritutakoak, ordaintzen, edo “free on demand”, edo “eventos on demand” Plataforma hauetan sustapena, distribuzioa eta kontsumoa aldi berean ematen diren kontzeptuak dira. Gai hauen inguruko hausnarketaren oinarri eta prestakuntzarako baimen hauen ikuspegia izango dugu alderdi legala eta eskubideena kontutan izanda.

Formakuntza programa hau cineCCdonostiaren ekimen bezela sortzen da, Donostiako Sustapenak aurtengo Foro digitalaren eduki bezela onartzen duelarik. Hemendik Donostiako Sustapenari eskerrak ematen dizkiogu bere arretagatik. Gure eskerrak ere Zinemaldiari jardunaldi hau bere Industry Club agendan aipatzeagatik.

Programa, aldaketak izan daitezke:

09:00h-09:30h Aurkezpen Instituzioanala. Donostiako Udala, Donostiako Sustapena, Donostiako Creative Commons Zinemaldia.

09:30h-10:15h 1. BLOKEA Copyrightetik hareago, baimen libreak ikus-entzunezko munduarentzat. Orain arte ikus-entzunezko munduak eskubide guztiak gorde ditu bere edukientzat, baina gaur egungo errealitateak, dauden banaketa modu desberdinak eta edukiak orduro partekatzeko esperientziak, baita formato desberdinetan egiteak agian edukiak baimentzeko modu desberdinak eskatuko ditu. Bertan, jabetza intelektualaren inguruko araudia errepasatuko dugu, baita hau nola bat datorren ikus-entzunezko munduan askeak deritzaien baimenekin. Jorge Campanillas – Abokatua – Iurismática Abikatuak- Donostia.

10:15h-11:15h 2. BLOKEA Web serieak: webnobelak, dokuwebak, laburmetrai interaktiboak…Web serieek merkatu berri bat osatzen dute ikus-entzunezko produktuen leiho berrietan: smart telebistak, ordenagailuak, gailu mugikorrak…kontzeptu berriei buruz ari gera, hauen artean: bideo plataformak “on demand”, bideo-blogak, telebista kateetako portalak, transmedia produktuak, etb. Narratibak, denborak, fidelizazioak, ekoizpena eta banaketa aldatzen dituen produktu berri bat sortzen da. Askatasun Sorkuntzan webserieetan Alex Rodrigo-Sortzailea eta Serie Zuzendaria-2btube-Zaragoza/Madril Low cost eta kalitate zinematrogafikoa Joan Planas, Zinegilea eta Argazkilaria-Buscandohistorias.com Bartzelona.

11:15h-11:45h CAFE ETENALDIA

11:45h-12:45h 3. BLOKEA  distribuzio eta konsumo eredu berriak eskaera eta eskaintza irizpide berrietan. Aldaketa izugarriak ematen ari dira ikus-entzunezko distribuzio eta konsumoan. Industria nagusiarengandik desberdinak diren bideak irekitzen dituzten berrikuntzak ematen ari dira, ekonomia sozialaren ereduekin koherenteak direnak, “long tail” etekin ikuspuntua, publikoa kidetasun sozioafektiboko komunidadea bezela ulertua, merkataritzako partehartze dinamikak, interaktibitatea eta eskaera zuzena. “Do it yourself” distribuzioa eta multiplataforma: Marc Prades Gimeno-Love Streams-en fundatzaileetako bat-Bartzelona. “Free on demand” zine independientea Victor Berlín-Plat.tvren sortzaile eta Koordinatzailea. Online zinea eta areto zinearen arteko sinergiak Diego Rodríguez Blázquez-Margenes.org-ren zuzendaria-Madril.

12:45h-13:30h Solasaldia eta Amaiera

Programa osoa eta hizlarien informazio osos Donostiako Sustapenaren Foro Digitalean ikus daiteke.

Donostiako Sustapenak antolatua cineCdonostiaren elkarlanarekin.

 logo_fomento

Leave a Reply