ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, apirila; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13 eta 14ean

2015ko sail soziopolitikoko programazioa

  • cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian

SAIL SOZIOPOLITIKOA

maiatza 2015  

18, 19, 21 eta 25ean  KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean KAXILDA LUBURUDENDAN

eguna 18,

Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

17:30h

BUY BUY EUROPE

2011, 55 min. Zuzendaritza: Pieter de Vos (bo: alem., engl., fran., grie. azpt: cast)

Buy buy europe

sinopsia:  Festa handi bat ospatu beharko genuke. Baina euroa atera eta hamaika urte ondoren kirisia erabatekoa da. Inoiz ez dira herrialdee arteko desberdintasunak hain ikarargarriak izan, ezta aberats eta pobreen arteko zuloa hain sakona.

Bost kapituloko web serie hau Peter Markesen “¿Nola ausartzen dira? euroa, krisia eta lapurreta handia” best sellerrean oinarrituta dago eta euroaren krisiaren irabazle eta galtzaileen bila dabil, honela nola iritsi garen hausnartzen duelarik, eta batez ere, zein Europa mota nahi dugun aztertzen du.

Pelikularen aurkezpena: José Ramón Mariño (ATTAC)

19:00h    

#OLIGOPOLY OFF: SUMANDO RESISTENCIA

2015, 96 min., Zuzendaritza: Alba del Campo, Ekoizpena: Gure Energia.

alta_tension

sinopsia: #OligopolyOFFek, #Oligopoly2ren lanarekin jarraitzen du. Azken honen ondorioz sortutako ideia ugariak aprobetxatuz bere egileak bigarren bat egitera animatu dira, energiaren inguruan arduratuta dabiltzan pertsona eta organizazio   partehartzearekin.

Lau kapituluetan, partehartze prozesu bat jarraituaz, 60 pertsonek beraien ikuspuntua ematen dute gai desberdinen inguruan: aldaketa klimatikoaren, krisi ekonomikoaren eta ingurugiroko krisiaren aurrean neurriak hartzeko dagoen premia, gertuko adibideak jarraituaz Espainia mailan sistema energetikoa eusten duten euskarriak, bai Espainian eta bai kanpoan demokratizazio sozio-energetikoaren inguruan ematen ari diren neurriak eta batez ere, zer egin dezakegun guk hemen eta orain energetikoki biztanle arduratsuak izateko.

web orria

Pelikularen aurkezpena: Olatz Azurza (Gure Energía)

eguna 19,

Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00h 

EXPOSING THE INVISIBLE

2014, 83 min., Zuzendaritza: Marek Tuszynski, Ekoizpena: Tactical Technology Collective (bo: engl. azp:gazt)

Captura de pantalla 2015-04-28 a la(s) 10.41.31

sinopsia: Pelikula honetan tresna digitalak erabiliaz ikerketa tradizionaletan aurkitzen diren oztopoak gainditzen dituzten aktibista inspiratzaileenetako batzuen  lanak aztertzen dira. Hauen artean, Siriako gerrateari buruz gobernuak ematen dituen berriak youtuben agertzen diren bideoak aztertuz indargabetzen dituzten kazetariak, munduko korrupzioari arrastoa jarraitzen dioten aktibista digitalak, Libanoko espekulazioa salatzeko google maps erabiltzen duten biztanleak, Pakistanen “drone” amerikarren erabilera militarra zalantzan jartzen duten artista eta hackerrak…Exposing the Inivisiblek ikerketa munduan ematen ari diren muga berrietan lan egiten dutenen histoiria pertsonalak jakitera ematen dizkigu, baita gaur egun orain arte inoiz ikusi ez den aktibista, hacker eta kazetarien arteko kolaborazioa transparentzia eta arduren garbiketen alde.

19:30h

DESDE QUE NO ESTÁS

2010, 76 min., Zuzendaritza: Rossella M. Bergamaschi, Ekoizpena: Lilith Films

CARTEL-DQNE

sinopsia: Azkeneko 17 urteetan Ciudad Juárezen (Mexiko) ehundaka emakume, gazte eta haurrak desagertu eta hil egin dituzte. Hamabi amek, beraien testigantzarekin, arduradunak babestu eta beraien zigorgabetasuna betikotzen duten agintarien aurkako borrokaren historioa eraikitzen dute. Emakume adoretsu eta solidarioak dira, indarra dolu sentimendutik lortu eta egunero beraien alabentzako justizia eta dignitatea lortzeko borrokatzen dutenak.

Pelikularen aurkezpena: (Asun Urbieta) Feministaldia

Trailerra

eguna 20,

Librería Kaxilda (Arroka Kalea, 2bajo-Donostia)

18:00h 

ATEAK ZABALDUZ

2013, 89 min., Zuzendaritza: Juanmi Gutiérrez, Ekoizpena: Zazpi t´erdi

abriendo puertas

sinopsia:  Ostikoa atean, etxeen hartzea, polizi kargak, bortizkeria kaleetan,  herri iruditerian OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen  estereotipoak dira. Prejuizio hauen atzean errealitate konplexu eta aberasgarri bat aurkitzen dugu, historia joan ahala ahaztuta genituen ideologi eta bizitza aukerak berreskuratzen dituenak.

Solasaldia: Donostiako Okupazio Bulegoa, Itxas Gain eta Karbonera.

Trailerra

eguna 21,

Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00h

SETENTA Y DOS HORAS: Autonomía obrera en la Barcelona de los años 60

2011, 73 min., Zuzendaritza: Oriol Murcia

72horas

sinopsia:  Brigada Politiko Sozialak ustezko militante langile bati egindako atxiloketan sortzen den atmosferan murgilduaz, hirurogeiko hamarkadako Bartzelonara joango gara. Urte ilun hauek sentituko ditugu bertan izan ziren pertsonen testigantzaren bitartez. Diktadura frankistaren pean egondako urte haiek gordintasun handikoak izan arren, bizitzaz beteriko, borroka, maitasun eta kompromezu urteak izan zirela ere ikusiko dugu. Elkarizketatutakoak, pertsona anonimoak dira Transizioaren inguruan eraikitako adostasun sozialetik kanpo gelditu direnak. Hirurogeita hamar ordu filmak beraien diskurtsoa eta memoria berreskuratu nahi du ia mende erdi bat pasa ondoren.

Trailer

19:30h

TABACALERA

2014, 55 min., Zuzendaritza: Jordi Busquets.

651090fb90821d6b6fd01d4b5f90e14d

sinopsia: Arteak egiteko modu desberdinak ezagutarazten ditu. Madrileko Lavapiés auzoan Tabacalera Zentru Sozial Autogesionatua eraikitzen da. Urte asko alde batera utzita egon eta aldarrikapen asko jaso ondoren Kulturako Ministerioak hiri erdian aurkitzen den gune zabal hau utzi egin zuen, gaur egun bizilagunek eta giza talde ezberdinek zuzenean kudeatzen dute. Tabako fabrika zena gaur autogestioan eta elkarlanean oinarritutako giza akzioaren eredu bat da.

Tabacalera: autogestioa lantzen dokumentalak artea eta hiritar kudeaketa giza eraldaketan jokatzen duten paperari buruz hausnarketa bat egiten du. Zentruan kokaturik dauden talde artistiko desberdinen kideei egiten zaizkien elkarizketen bitartez egiten dituzten jarduerak ezagutuko ditugu, arteak antolatzeko modu dezberdinak imaginatzeko gida bihurtu den gune honetan.

Dokumentalaren Aurkezpena: Juanjo Díaz (cineCCdonostiako zuzendaria)

Trailerra

eguna 25,

Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00h    

Erdimetrai aukeraketa

CARABANCHEL, LA INFANCIA AMENAZADA

2015, 19 min., Zuzendaritza eta ekoizpena: Centro Humanista Carabanchel

la-infancia-amenenazada-2

Sinopsia: Haurren pobreziaren inguruko zifren arabera, aintzatetsitako elkarte desberdinek diotenez, Espainia mailan bizi diren haurren artean %30koa da, krisiaren eragina gehien sufrirtzen duen taldea delarik. Honelako momentu batean Carabancheleko humanistek (langile eta inmigrazioa handia dagoen auzoa) dokumental honen bitartez hauen egoera larria erakutsi nahi izan dute, honela beraien harri koskorra ekrriaz.

“Mehatxatutako Haurtzaroa” dokumentalak Madril hegoaldeko auzo batean bizi diren milaka haurren errealitatea kontatzen du eta honako galdera hauek erantzuten saiatzen da: ¿Zein da eskoletako jangelen egoera?, ¿carabanchelen malnutrizioa ba al dago?, ¿zer egiten du Madrilgo Komunitateak honen haurrean?¿zergatik da ezezaguna gai hau?¿nolatan ikusezintasuna hau?

RUANDA, LA RECONCILIACIÓN OBLIGADA

2012, 29 min., Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia y Iolanda Parra, Ekoizpena: Associació de Periodisme Fora de Quadre / Collectiu de periodistes Contrast (bo: engl. azp:gazt)

Ruanda

Sinopsia: Ruandako biztanleria elkarbizitza baketsu bat dute. Baina bakean elkarbizitzea eta bakean bizitzea berdina al da? Genozidioa izan zenetik hemezortzi urte pasa ondoren, hutuak eta tutsiak ofizialki eta ustez bakean dagoen herrialde batean bizi dira. Gihegietan leku batetara bakea iritsi dela usten da akordioak sinatzen direnean edo guda bukatzen denean, baina orduntxe da bake eraikitze, memoria, egia, adiskidetze eta justizia prozesu zail eta konplexuak haste direnean.

Dokumentalaren Aurkezpena: Juanjo Díaz (cineCCdonostiako zuzendaria)

web orria

19:30h

SÍ SE PUEDE

2014, 52 min., Zuzendaritza: Pau Faus, Ekoizpea: Comando vídeo

20150303112440_foto3

sinopsia: Zazpi egun Bartzelonako PAHan astebete batean Bartzelonako Kaleratzerik Ez Plataformaren kideek bizi duten egunerokoa kontatzen da. Eguneroko konkretutik, dokumental honek estatu guztira zabaldu den mugimendu honen komplexutasuna eta dibertsitatea adierazi nahi du, bubuja inmobiliarioaren leherketak ekonomian eta gizartean izan zuen ondorio latzaren aurrean gizarte zibilak gobernuko politikei eta erakunde finantzieroei ipinitako erronka zuzendu zuen mugimenduarena.

Pelikularen aurkezpena: Xabi Soto eta Josune Huertas (Stop Deshaucioseko Plataforma)


Leave a Reply