ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

ekologiako programazioa 2015

  • cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian

    EKOLOGIA SAILA 

    martxoa 2015

    SAIO GUZTIAK OKENDO KULTUR ETXEAN

    eguna 24,

    18:30h  Okendo Kultur Etxea  (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)

    REQUIEM NUKLEARRA

    2014, 53 min Zuzendaritza: Sonia Llera, Ekoizpena: EcoZine

    Requiem nuclear

    sinopsia: Requiem nuklearra, lehen aktibista antinuklearren esperientzi eta hausnarketen bitartez gure herrialdeko energia nuklearrraren historia kontatzen duen bidai baten kronika da. Zeharkatzen dituen lurraldeen eta bertan bizi den jendearen nortasuna egituratzen duen Ebro ibaiaren bidetik egiten den bide gizatiar eta sentimentala da baita ere. Honen ibaiertzetan eta bokalean Garoña, Asco eta Vandellos zentralak zutitzen dira mehatxatzaile eta zaharkituta.

    Requiem nuklearrak plutionioko atomoak lurperatzen ditu eta urarekin, eguzkiarekin eta haizearekin sortzen da. Etorkizuna osatuko duten eta momentu hau jadanik osatzen duten energia berritzaileen alde apostu egiten du.

    trailerra ikusi

    Solasaldia: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioa). Kolaboratzaileak:  EcoZine elkartea, Zaragozako ecoZine zinemaldiaren antolatzailea

    eguna 25,

    18:30h  Okendo Kultur Etxea  (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)

    HAUSKETA, BALIABIDEEN MALDIZIOA

    2014, 30 min.  Zuzendaritza: Eduardo GonzalezCaptura de pantalla 2015-02-18 a la(s) 16.45.17

    sinopsia: Hausketa, baliabide naturalen maldizioak, baliabide energetikoen eskasiaren arazoari heltzen dio eta hausketa hidraulikoaren kontzeptua eta honek ingurugiroan dituen ondorioak aztertzen ditu. Baliabide naturaletan adituak diren pertsonen, geologoen eta ambientalisten iritzietan oinarrituta, Fracking izeneko erauzte teknikak egiten duen kaltea frogatzen du eta honen inguruan dagoen informazioa komunikabideen bitartez zensuratzen duten gobernuen indarra adierazten du.

    trailerra ikusi

    GASAK SETIATUTAKO HERRIALDEAK

    2013, 59 min.  Zuzendaritza: Marc Gavaldà  Ekoizpena: Alerta AmazonikoaAlerta amazonas

    sinopsia: Peruko Amazoniaren bihotzean, Urubamba ibaiertzean bizi diren matsiguengas, nahuas, ashaninkas eta yine yami komunitateak beraien bizi baldintzak betirako aldatzen dituzten petrolio konpainien eskuhartzea jasaten dute. Dokumentalak ingurunearen degradazioari buruz, ikusezinak baina iraunkorrak diren inpaktuak eta Amazoniako herrialdeen erosio kulturalari buruz hausnarketa bat egiten du. Ikerketa tematsu bat, batez ere impaktuak ezkutatzeko eta 56, 57 eta 88 loteen inguruan dauden komunitateak banatzeko Repsolek erabiltzen duen estrategia korporatiboari buruz ohartarazten gaituena.

    Hauetaz gain Jon Martinek 2012. urtean zuzendutako Petrolioaren Lioa laburmetraia izango dugu.

    Solasaldia: Izaro Basurko (Ekologistak Martxan). Kolaboratzaileak: Ekozinemaldia  (Ekologistak Martxan)

    eguna 26,

    18:30h  Okendo Kultur Etxea  (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)

    #OLIGOPOLY 2: inperio elektrikoa denon aurka

    2013, 47 min. Zuzendaritza: Alba del Campo,  Ekoizpena: Nuevo Modelo Energético (crowfunding)OligopolyII

    sinopsia: Hiritarren energiaren kontrolean oinarrituriko modelo energetiko berri batean eta energia berritzaileen bitartez osatutako produkzio deszentralizatuan oinarrituriko, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren inguruan doa dokumentala. Honetaz gain dokumentalak mahai gainean ipintzen du erregai fosilek duten koste altua, beraien neurrira eginda dagoen legediari esker empresa elektriko handiek duten kompetentzi falta eta nola honen zergatia Estatuko kargu garrantzutsuek empresa hauekin duten harreman estuetan aurkitzen den.

    trailerra ikusi

    LES NOSTRES ENERGIES (gure energiak)

    2014, 44 min. Zuzendaritza: Miquel Carrillo, Ekoizpena: Mugarik gabeko ingenieritzalesnostres

    sinopsia: Gure Energiak, bai iraunkortasunaren eta bai konzepzio a-demokratiaren ikuspuntutik gaurko Kataluinako sistema energetikoa salatu nahi du. Batez ere berritzaileak ez diren iturrietan oinarriturik dagoen sistema extraktibista eta kontzentratuak hiritar dentsitate handia duen gure lurraldearen ingurugiroan duen eragina erakutsi nahi du.

    trailerra ikusi

    Solasaldia: Alberto Bezunartea (Gure Energía). Mugarik Gabeko Ingenieritzaren presentzia izango dugu.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.