ekologiako programazioa 2015
Posted: otsaila 25, 2015 Filed under: ekologia saila | Tags: solasaldiak Leave a comment »- cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
EKOLOGIA SAILA
martxoa 2015
SAIO GUZTIAK OKENDO KULTUR ETXEAN
eguna 24,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
REQUIEM NUKLEARRA
2014, 53 min Zuzendaritza: Sonia Llera, Ekoizpena: EcoZine
sinopsia: Requiem nuklearra, lehen aktibista antinuklearren esperientzi eta hausnarketen bitartez gure herrialdeko energia nuklearrraren historia kontatzen duen bidai baten kronika da. Zeharkatzen dituen lurraldeen eta bertan bizi den jendearen nortasuna egituratzen duen Ebro ibaiaren bidetik egiten den bide gizatiar eta sentimentala da baita ere. Honen ibaiertzetan eta bokalean Garoña, Asco eta Vandellos zentralak zutitzen dira mehatxatzaile eta zaharkituta.
Requiem nuklearrak plutionioko atomoak lurperatzen ditu eta urarekin, eguzkiarekin eta haizearekin sortzen da. Etorkizuna osatuko duten eta momentu hau jadanik osatzen duten energia berritzaileen alde apostu egiten du.
Solasaldia: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioa). Kolaboratzaileak: EcoZine elkartea, Zaragozako ecoZine zinemaldiaren antolatzailea
eguna 25,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
HAUSKETA, BALIABIDEEN MALDIZIOA
2014, 30 min. Zuzendaritza: Eduardo Gonzalez
sinopsia: Hausketa, baliabide naturalen maldizioak, baliabide energetikoen eskasiaren arazoari heltzen dio eta hausketa hidraulikoaren kontzeptua eta honek ingurugiroan dituen ondorioak aztertzen ditu. Baliabide naturaletan adituak diren pertsonen, geologoen eta ambientalisten iritzietan oinarrituta, Fracking izeneko erauzte teknikak egiten duen kaltea frogatzen du eta honen inguruan dagoen informazioa komunikabideen bitartez zensuratzen duten gobernuen indarra adierazten du.
GASAK SETIATUTAKO HERRIALDEAK
2013, 59 min. Zuzendaritza: Marc Gavaldà Ekoizpena: Alerta Amazonikoa
sinopsia: Peruko Amazoniaren bihotzean, Urubamba ibaiertzean bizi diren matsiguengas, nahuas, ashaninkas eta yine yami komunitateak beraien bizi baldintzak betirako aldatzen dituzten petrolio konpainien eskuhartzea jasaten dute. Dokumentalak ingurunearen degradazioari buruz, ikusezinak baina iraunkorrak diren inpaktuak eta Amazoniako herrialdeen erosio kulturalari buruz hausnarketa bat egiten du. Ikerketa tematsu bat, batez ere impaktuak ezkutatzeko eta 56, 57 eta 88 loteen inguruan dauden komunitateak banatzeko Repsolek erabiltzen duen estrategia korporatiboari buruz ohartarazten gaituena.
Hauetaz gain Jon Martinek 2012. urtean zuzendutako Petrolioaren Lioa laburmetraia izango dugu.
Solasaldia: Izaro Basurko (Ekologistak Martxan). Kolaboratzaileak: Ekozinemaldia (Ekologistak Martxan)
eguna 26,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
#OLIGOPOLY 2: inperio elektrikoa denon aurka
2013, 47 min. Zuzendaritza: Alba del Campo, Ekoizpena: Nuevo Modelo Energético (crowfunding)
sinopsia: Hiritarren energiaren kontrolean oinarrituriko modelo energetiko berri batean eta energia berritzaileen bitartez osatutako produkzio deszentralizatuan oinarrituriko, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren inguruan doa dokumentala. Honetaz gain dokumentalak mahai gainean ipintzen du erregai fosilek duten koste altua, beraien neurrira eginda dagoen legediari esker empresa elektriko handiek duten kompetentzi falta eta nola honen zergatia Estatuko kargu garrantzutsuek empresa hauekin duten harreman estuetan aurkitzen den.
LES NOSTRES ENERGIES (gure energiak)
2014, 44 min. Zuzendaritza: Miquel Carrillo, Ekoizpena: Mugarik gabeko ingenieritza
sinopsia: Gure Energiak, bai iraunkortasunaren eta bai konzepzio a-demokratiaren ikuspuntutik gaurko Kataluinako sistema energetikoa salatu nahi du. Batez ere berritzaileak ez diren iturrietan oinarriturik dagoen sistema extraktibista eta kontzentratuak hiritar dentsitate handia duen gure lurraldearen ingurugiroan duen eragina erakutsi nahi du.
Solasaldia: Alberto Bezunartea (Gure Energía). Mugarik Gabeko Ingenieritzaren presentzia izango dugu.