Sail ofiziala azaroan: programazioa
Posted: azaroa 1, 2014 Filed under: sail ofiziala Leave a comment »eguna 17, 18retan
MAI ES TAN FOSC (Inoiz ez da horren iluna)
80’. Èrika Sánchez. Únicamente Severo Films. Catalunya. 2014 VOS. CC BY-NC-ND
Sinopsia: Dokumental honek Arcadi Oliveres ekonomista eta aktibistaren erretratoa marrazten du bere biografia liluragarriaren funtsesko bi urte jasotzen dituelarik: Francoren diktaduraren aurkako ikasle borroketatik, globalizazioaren aurkako mugimendu, Foro Sozial Mundialaren sorkuntza eta indignatuen mugimendura. “Spanish Revolution” aren talde borroka eta kapitalaren aurkako bakardade ebangelizatzailea bateratzen dituen Road movie bat da. Amildegi batean dagoen jendetzaren zaratetik giza kondizioaren trabak gainditzen saiatzen den gizonaren bakarkako borrokara.
trailerra ikusi ; web orria ikusi
Solasaldia: Arcadi Oliveres, Economistas sin Fronteras, ATTAC, eta Economía del Bien Común
Elkarlanean: Economistas sin Fronteras euskadi, ATTAC Euskadi
eguna 18, 18:30retan
HYDRO
60’. Xavi Tello eta Rafa G. Sánchez O3 Productions Catalunya. Hitzik gabekoa, musikaa. 2014 CC BY-NC-SA
Sinopsia: Taldean egindako urazpiko filma, Xavi Tello eta Rafa G. Sanchez ek egindako narrazio bakarra egin ahal izateko, Creative Commons eta Interneten bitartez beraien lana partekatu duten munduko herrialde desberdinetako hamanrnaka pertsonen eta erakundeen elkarlanari esker eginda dagoena. Hitzik gabeko generoaren barruan kokatutako filma, Ron Frickerek Baraka filman garatuta bezelakoa, dokumental honek soinu narratiboz eta egundoko atmosfera musikalez lagunduriko urazpiko bidai bat eskaintzen digu. Ozeano, laku eta ibai desberdinen grabazioz, bideo experimentalez eta animazioz osaturiko bidai bat sortzen dute pribilegiatu bakar batzuk gozatu dezaketen urazpia ikusteko aukera ematen digute.
web orria ikusi
Solasaldia: Xavi Tello (Zuzendaria), Juanpe Gimeno (Ekoizlea y Soinuaren arduraduna), Nano Cordovilla (Donostiako Nazioarteko Urazpiko Zinemaldiaren zuzendaria), Xabier Lasaga (Donostiako Aquariumeko komunikazio arduraduna)
eguna 19, 18:30etan
AYAHUASCA
50 min, Fabiola Simonetti eta Coto Cañas, 2014, CC-BY-NC
Sinopsia:Hiru pertsonai ausartek hegazkinean beraien lekua hartzen dute Iquitoko oihaneruntz, Ayahuascaren magiarekin aurkitzeko helburuarekin. Oihan Peruarraren mugalde magikoetatik; Amazonas ibaieko joan etorrien gainean flotatzen duten etxe balsen gainetik, bere orlegi inkandeszentearekin kontrako eztarrira joango dela dirudien oihan biziaren erdian; bidai batetan barneratzen gera “irudien bitartez adierazten saiatzeko, adierazi ezin daiteke hori” Tote Escobedo chamanak, Don Solón Tello petrikiloaren semea den Daniel Telloren laguntzarekin, turismoak eta interes ekonomikoek aintzinako tradizio hau nola mindu duten erakutsiko digute, baita nola gaur egun ere landare honek bere bihotzarekin kontaktuan ipinitzeko esperantza sortzen duen gizakiarengan.
trailerra ikusi
Solasaldia: Zuzendariak Fabiola Simonetti eta Coto Cañas
eguna 20, 18:30etan
TODOS TUS SECRETOS (zure sekretu guztiak)
82 min, Manuel Bartual, 2014, España, 2014, CC BY-NC-SA
Sinopsia: Susanak bere lagun guztiak biltzea lortu du oso gau espeziala ospatzeko: Tonik urteak ospatzen ditu eta lehen aldiz etxetik kanpo egingo du, Alemaniatik, baina distantziak ez die batera ospatzen impedir. Inork ez duena susmatzen, festa honen ondoren beraien bizitzak betirako aldatuko direla da.
web orria ikusi