community manager bat behar dugu
Posted: abuztua 13, 2014 Filed under: behar dugu Leave a comment »Urte osorako community manager baten bila gabiltza.
Bere funtzioak Facebook eta Twitterraz urte osoan zehar arduratzea da. Baita funtzionamenduan ipintzen ditugun beste sare batzu Flickr etb.
Beste funtzioa blogean agertzen diren zinemaldiko segmentuak mantentzea izango da (ofiziala eta hedatua) “programaziotik” edo “zuzendaritzatik” bidalitako edukiekin.
Sare guztietaz arduratu daiteken norbait nahiago badugu, ondo etorriko litzaiguke ere hauetako batzuetan kolaborazioa
Garrantzitsua iruditzen zaigu Gipuzkoan bizitzea eta ahal den neurrian zinemaldiko saioetan parte hartzea.
Zinearen inguruko interesa izateari ere garrantzia ematen diogu eta geihago kultura askearekin kidetasuna badu.
Zinemaldiaren aurrekontua murriztua denez gero, kolaborazioa solidarioa, kidea eta menturako izango da, baina ahal dugun neurrian ekonomikoki saritu nahi dugu. Hau fakturazioaren bitartez egingo dugu jasotzen ditugun dirulaguntzetan oinarrituta (honengatik ezin dugu kantitatea zehaztu). Errealistak izanda ez dugu, denbora laburrean, kontrataziorik egiteko behar den finantziaziorik izango.
Interesatuta bazaude bidali formulario hau eta zurekin jarriko gara kontaktuan