ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2017. Datozten Sailak: Ekologia Saila, maiatzaren 23 eta 24ean; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urrian 5, 6 eta 7an; Sail Soziopolitikoa, azaroaren 27an; Sail Ofiziala, azaroaren 28, 29 eta 30ean

bigarren urtea zinemaldian

Donostiako Creative Commons II. Zinemaldiarekin jarraitzen dugu. Lehen edizioa egokia izan zen, askoren esanetara onargarria baino geihago lehenengoa izateko.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet lagundu gaituzten erakundeei, bereiziki:

-Donostia Kulturako zinema unitateari bere babes instituzionalagatik eta komunikazio arloan eman diguten laguntzagatik.

-Koldo Mitxelena Kulturuneari beraien gunea uzteagatik eta haien programatzaileen laguntzagatik.

-Eta Gaikako Sailetan elkar lanean aritu diren beste erakundeei, adibidez Bandabat Elkarteari (Guardetxeko kudeatzailea), Gipuzkoako Arkitekto Elkargo eta Arkitekturako Goi Eskolari, Cristina Enea Fundazioari eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteari:   gure esker ona noski,  elkarte hauetan gurekin elkarlanean izan diren pertsonei.

Benetan eskerrak eman nahi dizikiegu ere solasaldietako gonbidatuei beraien eskuzabaltasunagatik eta dohainik parte hartzeagatik, gure zero aurrekontua dela eta ezin izan bait genuen gaturik izan.

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiet beraien denbora eta zeregina eskaintzeagatik, batez ere zinemaldiko lan egun estuenetan, banakako kolaboratzaileei. Zinemaldi bat aurrera eramateak lan handia du eta beraien lana gabe ezinezkoa izango zatekeen proiektu honen garapena.

Azkenean aurrera atera zen eta harrera onarekin.

Horregatik bigarren edizioarekin jaraituko dugu.

Aurten Sail Ofiziala azaroan izango da. Honetaz gain, programazio hedatuan ekaineko Erakustaldia izango dugu (bertan Berdintasuneko sail tematikoa sartuko dugularik), kulturarteko Saio tematikoa ekainaren 20ean izango da, Arkitektura eta Hirigintza saila urrian, eta Ekologia saila urrian edo azaroan.

Urte osorako erabateko plana. Parte hartzen duten eragile guztientzat eta publikoarentzat erraza eta gustukoa izango dela espero dugu.

Zinemaldiaren finantziazioa planteatzen hasi gera eta dirulaguntza deialdi desberdinetara aurkeztu gera. Ematen digutenaren arabera ordaindu ahal izango ditugu lankidetzak.

Bitartean, ongietorriak izango dira zinemaldian lankide izateko laguntza inkondizionalak gure “behar dugun” orrialdean ikusi daitezken gaietan.

Zinemaldiak zentzua du egiten duguna interesatzen bazaizu. Honela bada, etor zaitez gurekin egotera. Eta jarraituko dugu.


Leave a Reply