ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean.

proiektua: rockaren historia gipuzkoan

Azaroaren 20ean “160m una historia del rock en bizkaia” emango dugu, sail honen hiru kapitulo ikusiko ditugu. Ondoren, sail dokumentalaren zuzendari eta ekoizleekin solasaldi bat izango dugu (programazioa ikusi), rockaren munduan paper nabarmen bat  izan duten beste pertsona batzuekin, musikari eta eragile kulturalekin.

cartel 160 m  escorbuto copia b,n

Solasaldia amaitzerakoan Proiektu hazitegi bat irekiko dugu Gipuzkoako rockaren historiaren inguruan egindako dokumentazio lan bat bultzatzeko. Proiektu honetan parte hartzera rockaren inguruan zeresana duten musikariak, laguntza taldeak, lagunak edo familia, diska ekoizleak, kritikoak eta iruzkintzaileak, programatzaileak, bestelako eragile kultural eta zaleak gonbidatzen ditugu.

Hasteko, proiektu kolektibo honetan parte hartu nahi duten pertsonekin zerrenda bat egingo dugu (mail zerrenda baten bitartez) eta ondoren, gure gaurko historiaren alde garrantzitsu hau landuko duen prozesu honen hausnarketarako lan partizipatibo bat antolatzen joango gera, eta ikuspuntu desberdinak jasoko dituzten argumentu ildoak ikusiko ditugu.

Ekarpen guztiek dute bere lekua,denon artean lotzen saiatuko garen “gipuzkoako rockaren historia” desberinak islatzera irekita dagoen poriektu mosaiko honetan, ikuspuntu eta esperientzi desberdinetatik narratua izatera irekia dagoen lana da.

Honetaz gain, ikus-entzunezko narrazioak sortzeko balio dezaketen kontzertu grabaketak, entsegu edo bestelako materialak jasoko ditugu.

Zenbait argumentu irizpide adostuetara iristen garenean, gidoilariak, zuzendariak, audio teknikoak, muntatzaileak, ekoizleak etb beharko ditugu. Finantziaketa modu desberdinei buruz ere eztabaidatuko dugu.

Proposatze dugun proiektu hau elkar-sormenean, lan koperatiboan eta baliabideen talde ekarpenera zuzenduta dagoen sourcefounding-ean oinarritua dago, sormen gaitasuna barne.

Proposatzen dugun ekoizpen kulturalaren helburua dokumental bat da, sail formatoa duena edo kapituluka egindakoa, zuzendari bakar batekin, zenbaitekin edo talde batekin egindakoa.

Emaitza, Creative Commons baimenarekin askatua egongo da, Aitorpen-Ezkomertziala-BerdinPartekatu baimen motarekin (CC baimen motak ikusi)

Proiektuaren zati bat bezela, osteko garapen bat bultzatu nahiko genuke, honen helburua, sarbide askeko plataforma digital bat egitea, Gipuzkoako rockaren artxibo ireki bezela funtzionatuko duena.

 


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.