ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

eguna 21 – “LA PLAZA DE LA MÚSICA”. (Juan Miguel Gutierrez, 2012) Ekologia, ingurugiro osasuna, osasun laborala, amiantoa

Eguna 21

18retan Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan.

EKOLOGIA SAILA KRISTINA ENEA FUNDAZIOAREN LANKIDETZAREKIN

EMANALDIA:  LA PLAZA DE LA MÚSICA. Juan Miguel Gutierrezena, 2012.

plaza de la musica 1

(70min)
sinopsia:
“Orain dela gutxi, ustekabez, gure ama amianto hautsaren inhalazioaren ondorioz hil zela jabetu nintzen. Hautsa, gu bizi ginen etxetik gertu zegoen fabrikak sortzen zuen. Aurkikuntza hau kolpe emozional bat izan zen niretzat eta nire bihotzeko leku sakonenetik, gaur egun europearrek, hauek duten amiantoagatik txikitu nahi ez dituzten itsasontziak desegiten diren indiako hondartzetara bidai bat egitea eraman ninduen.”
“Dokumentala, lehenik, hil direnentzat eta amiantoaren biktimak geran guztiontzat egindako omenaldia da. Bestalde, berriro gerta ez dadin nahiko nuke. Nire filmak, alde informatzaile garrantzitsu bat du amiantoa zer den, non dagoen, nola saihestu daiteken etb. eta prebentzio eta juridiko aldeetatik, nondik nora joan behar den adierazten duena. Eta bestalde, nire heroi diren biktimekiko elkartasuna dago.”

MAHAI INGURUA: AMIANTOA, OSASUN LABORALERAKO ETA INGURUGIROAREN OSASUNERAKO ARRISKUA.

  • Juan Miguel Gutierrez (zuzendaria)
  • Jesús Uzkudun (sindikalista -osasun laborala CCOO)
  • Javier Marqués (Euskal Herriko Amiantoaren Biktimen Elkartearen presidentea)
  • Manu Gonzalez (Iraunkortasunaren Behatokia, Cristina Enea Fundazioa)
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz

Beste gonbidatu batzuk, giza agenteak eta talde politiko eta sindikatoak (beraien asistentzia baieztatu dutenak hauek dira: Martín Silva -Konturatu-,  Iker Espolosín -LAB sindikatua-, Jon Garia-Esk sindikatua-, Ezker Anitza-IUko ordezkaria …)


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.