ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

“160m una historia del rock en bizkaia” ren inguruko solasaldia

Atzo, 16m filmaren ondoren solasaldi bat izan genuen mahai inguruko eta lehen ilarako gonbidatuen artean, publikoaren partehartzearekin batera.

Mahaian: Diego Urruchi (160mko ekoizlea), Joseba Gorordo (160mko zuzendaria) eta Eduardo Ranedo (rock kritikoa) izan genituen.

Lehen mailako gonbidatuen artean: Gonzalo Ibañez  -La perrera, Nuevo Catecismo Católico, …-,  Fermín Muguruza  -Kortatu, Negu Gorriak-,  Imanol Gómez  -Buenawista Prolleckziom´s-, Fito Plaza -productor y sala Gwendolin-, Julen Atorrasagasti  – Nuevo catecismo, buenawista- …).

Solasaldia Juanjo Díazek (DonostiaCCzinemaldiko zuzendaria) moderatu zuen.

160m dokumentalean kontatzen den bilboko rockaren historiari buruz hitzegin genuen, sakontasun handiago edo txikiagoarekin, bere izateak eta ez izateak, ezkerraldeko eta eskubialdeko bazterrak, garaiko alde sozial eta kulturalak, pelikularen sormen prozesua, produkzioaren inguruko aspektuak, kultura askeari buruzko iritziak baita, CC baimenei buruzkoak rock musikan eta zine musikalean, eta gipuzkoako rock historia baten inguruko ikuspuntuak.

Solasaldia hemen ikusi dezakezu.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.