ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

ekologia saila – 2013

EKOLOGIA SAILA

azaroa

EGUNA 21

18retan Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan.

EKOLOGIA SAILA KRISTINA ENEA FUNDAZIOAREN LANKIDETZAREKIN

EMANALDIA:  LA PLAZA DE LA MÚSICA. Juan Miguel Gutierrezena, 2010.

plaza de la musica 1

(70min)
sinopsia:
“Orain dela gutxi, ustekabez, gure ama amianto hautsaren inhalazioaren ondorioz hil zela jabetu nintzen. Hautsa, gu bizi ginen etxetik gertu zegoen fabrikak sortzen zuen. Aurkikuntza hau kolpe emozional bat izan zen niretzat eta nire bihotzeko leku sakonenetik, gaur egun europearrek, hauek duten amiantoagatik txikitu nahi ez dituzten itsasontziak desegiten diren indiako hondartzetara bidai bat egitea eraman ninduen.”
“Dokumentala, lehenik, hil direnentzat eta amiantoaren biktimak geran guztiontzat egindako omenaldia da. Bestalde, berriro gerta ez dadin nahiko nuke. Nire filmak, alde informatzaile garrantzitsu bat du amiantoa zer den, non dagoen, nola saihestu daiteken etb. eta prebentzio eta juridiko aldeetatik, nondik nora joan behar den adierazten duena. Eta bestalde, nire heroi diren biktimekiko elkartasuna dago.”

MAHAI INGURUA: AMIANTOA, OSASUN LABORALERAKO ETA INGURUGIROAREN OSASUNERAKO ARRISKUA.

  • Juan Miguel Gutierrez (zuzendaria)
  • Jesús Uzkudun (sindikalista -osasun laborala CCOO)
  • Javier Marqués (Euskal Herriko Amiantoaren Biktimen Elkartearen presidentea)
  • Manu Gonzalez (Iraunkortasunaren Behatokia, Cristina Enea Fundazioa)
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz

Beste gonbidatu batzuk, giza agenteak eta talde politiko eta sindikatoak (beraien asistentzia baieztatu dutenak hauek dira: Martín Silva -Konturatu,  Iker Espolosín -LAB sindikatua-, Jon Garia-Esk sindikatua-, Ezker Anitza-IUko ordezkaria …)

EGUNA 22

18retan Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan.

EKOLOGIA SAILA KRISTINA ENEA FUNDAZIOAREN LANKIDETZAREKIN

EMANALDIA: AGRONAUTAS.  PEZ[estudio], Juan Dopico Massobrio, Iñigo Calvo Sotomayor. 2013

agronautas

(52min)
sinopsia:
Badira gizakia eta planetaren arteko harreman orekatuago bat proposatzen dituzten ikuspuntuak, bizitzeko erak eta egiteko moduak. Hauetako gehienak ordea ez dituzte konpainia handiek aurrera eraman, edo ezin dituzte gobernuko aurrekontu handiak erabili. Askotan, berriz, sareetan antolatu diren pertsona anonimoak, merkatutik kanpo sistema berriak garatzen dituzten profesionalak edo bere kabuz lan egitea erabaki duten pertsonak dira. Agronautak deiturikoak.
2011 eta 2012. urteetan 40 talde-esperientzi erregistratu ziren, guztira 56 lagunek, bai banaka, lan-taldeetan edo eta jarduera profesional bezela, pertsona eta landatar ingurugiroaren arteko harremana hausnartzen dituzten ekimenak aurrera eraman zituzten. Dokumentalak, elkarizketa hauen momentu hoberenak jasotzen ditu, ingurugiroan gizakiak duen eragina murrizteko egiten diren proiektu eta ekimenak, eta baita baliabide eta energia kontsumoa txikizen dutenak, zabaltzeko helburuarekin.

MAHAI INGURUA: BASERRI BIZITZA ETA IRAUNKORTASUNA

  • Elisa De los Reyes García y Maé Durant Vidal. Pezestudioko ordezkariak (Hirigintza, Arkitektura, Diseinu eta Ikerketa estudioa-Dokumentalaren egileak), Agronautasen gidoilariak.
  • Xabier Marti, Saretuz kontsumo arduratsuko sareko ordezkaria.
  • David Lopategi . Bizilur (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea).
  • Lurkoibaserriko ordezkaria, nekazaritza ekologikora zuzenduta.
  • Igor Leibar Probicaslen ordezkaria, bioeraikinetara zuzenduta.
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz

Lehen mailako gonbidatuak:

  • Desazkundeko ordezkaria (Desazkunderako ekintzen Plataforma)
  • Lurdeiako ordezkaria, landa-turismoa
  • Dokumentalerako elkarizketatuak izan diren pertsonak eta giza mugiendo eta talde politikoko ordezkariak.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.