ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2013ko programazioa – azaroaren luzatu

CC donostia zinema 

creative commons lizentziekin egindako zinemaldia, donostian

2013ko PROGRAMAZIOA

EGUNA 18

18retan Koldo Mitxelena Kulturunean

MADE IN…

EMANALDIA: MADE IN BARCELONA. Bartzelonan egindako eta 2013ko BCCN zinemaldian aurkeztutako laburmetraien aukeraketa. Aukeratutako, saritutako eta bestelako laburmetraiak. 2013

estrategiammebretonimagindi

Laburmetrai erakusketa laburra BCCN 2013n

  • Tears of Steel (Altzairuzko malkoak) Ian Hubert. 12’.
  • Quien es patrick. Luis Miguel Torres-Rubén Jiménez. 14′ (ikusleen saria CCMad-2013)

2013ko Autoretza berriko beste batzuk 

  • Pirata. Marine de contes  3’
  • Bastille. Javier Castelló.  14’
  • O Barquinho. Prod El Viento 11′

2013ko BCCNko “Made in Barcelona” Saila

  • La estratègia de Madame Bretó. Zoraida Roselló. 9′ (publikoaren saria BCCN-2013)
  • La ciudad de Gao Feng. Oriol Martínez. 14′     
  • El Afilador. Tom Garner, John English. 3′
  • El torturador. Pablo Merín. 9′  
  • Con una bala en la cabeza. Nico Aguerre. 4′ (Marvin&Wayne saria 2013)
  • Gypsy (sock’s love). Pau Camarasa. 3′

Gonbidatu bezela, Cristina Lagé,  Donostiako l’Espai de Catalunyako lehendakaria izango dugu saila aurkezten.

EGUNA 19 

18retan Koldo Mitxelena Kulturunean

EMANALDIA:  RIP¡; A REMIX MANIFESTO.   Brett Gaylor  2008

riparemixmanifesto2_horizontal

(80 mins)
sinopsia:
Brett Gaylorrek, ciberactibista eta zuzendariak, informazio aroan eman den autore eskubideen profila esploratzen du Gregg Gillis musikariaren lanean oinarrituta (ezizena Girl Talk), pirateria eta beste adierazpen artistikoetan funtsatutako adierazpen artistikoaren arteko muga bilatuz.
Girl Talkek mashups edo Bastard Pop deituriakoak egiten ditu, hau da, abesti laginketa laburrak “moztu” eta editatzen ditu, originalekin zerikusirik ez duten lan berriak lortzeko.
Filman Creative Commonseko sortzaileak, Lawrence Lessing, Gilberto Gil, Brasileko musikari eta kultur ministroak eta Cory Doctorow, pop kulturako kritikoak ere parte hartzen dute.

SOLASALDIA: Txarlierekin (@axebra, musikaria, kultura libreko aktibista eta hacker-a) eta Josean LLorente ( Hirikilabs-Tabakalera koordinatzailea). Moderatzailea: Juanjo Díaz

Jendartean beste gonbidatu batzuk izango ditugu (Beraien asistentzia baieztatu dutenak hauek dira: Pello Gutierrez -Zazpiterdi-,…)

Solasaldiaren ondoren hizketaldia piscolabis bat hartzen jarraituko dugu. Tabakalerako HirikiLabs-ak ezagutzera joango gara, SS2016ko egoitza eraikinera (lehengo Suhiltzaileen eraikina, Easo Kalean, zinemaldiaren egoitzetik oso gertu). Bertan Josean Llorenterekin makersi buruzko tailerrak ezagutuko ditugu eta kultura askea, ezagutza partekatua, kodigo irekie etbrri buruz hitzegingo dugu, eta noski, remix eta CCzineari buruz.

EGUNA 20

18retan Koldo Mitxelena Kulturunean

EMANALDIA: 160m. UNA HISTORIA DEL ROCK EN BIZKAIA.  Joseba Gorordo, Alvaro Fierro, 2013  

160m_ne

(kap, 13min; 2. kap, 19 min; 3. kap, 24 min)
Izenburuak itsadarraren bi bazterren artean dagoen distantzia adierazten du. Zubi Eskegiaren testigantza mugi(ezina) eta mutuak, garai horretan, desindustrizlizazio eta Guggenheim museoaren eraikitzearen testuinguruan, bi rock eszena desberdinetan eta harantzago, bizitzaren inguruko bi ikuspuntu desberdinen inguruan gauzatu ziren diferentzi soziologiko eta ekonomikoak, nabarmentzen ditu. Ezkerreko bazterrekoa, joera sozial eta punkekoa (Eskorbuto, Parabellum, Zarama, etc.) eta eskubikoa, Getxo Sound deitu zenarekin, izaera hedonista eta globalago batekin (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness, etb.)

Honetaz gain, “ustekabeko aparteko materiala” (artxibokoa eta dokumentaletik baztertutako parte batzuk).

SOLASALDIA: Diego Urruchi (ekoizlea), Raul Lopez (Ekoizlea), Joseba Gorordo (zuzendaria), Alvaro Fierro (zuzendaria) eta ikusleen artean beste pertsona nabarmenak. Moderatzailea: Juanjo Díaz

Jendartean beste gonbidatu batzuk izango ditugu, musikari, ekoizle, agente kulturalak, etb. (beraien asistentzia baizetatu dutenak hauek dira: Gonzalo Ibañez -Nuevo Catecismo-, Fermín Muguruza -Kortatu, Negu Gorriak-, Imanol Gómez -Buenawista Prolleckziom´s-, Eduardo Ranedo – rock kritikoa- …)

EGUNA 21

18retan Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan.

EKOLOGIA SAILA KRISTINA ENEA FUNDAZIOAREN LANKIDETZAREKIN

EMANALDIA:  LA PLAZA DE LA MÚSICA. Juan Miguel Gutierrezena, 2010.

plaza de la musica 1

(70min)
sinopsia:
“Orain dela gutxi, ustekabez, gure ama amianto hautsaren inhalazioaren ondorioz hil zela jabetu nintzen. Hautsa, gu bizi ginen etxetik gertu zegoen fabrikak sortzen zuen. Aurkikuntza hau kolpe emozional bat izan zen niretzat eta nire bihotzeko leku sakonenetik, gaur egun europearrek, hauek duten amiantoagatik txikitu nahi ez dituzten itsasontziak desegiten diren indiako hondartzetara bidai bat egitea eraman ninduen.”
“Dokumentala, lehenik, hil direnentzat eta amiantoaren biktimak geran guztiontzat egindako omenaldia da. Bestalde, berriro gerta ez dadin nahiko nuke. Nire filmak, alde informatzaile garrantzitsu bat du amiantoa zer den, non dagoen, nola saihestu daiteken etb. eta prebentzio eta juridiko aldeetatik, nondik nora joan behar den adierazten duena. Eta bestalde, nire heroi diren biktimekiko elkartasuna dago.”

MAHAI INGURUA: AMIANTOA, OSASUN LABORALERAKO ETA INGURUGIROAREN OSASUNERAKO ARRISKUA.

  • Juan Miguel Gutierrez (zuzendaria)
  • Jesús Uzkudun (sindikalista -osasun laborala CCOO)
  • Javier Marqués (Euskal Herriko Amiantoaren Biktimen Elkartearen presidentea)
  • Manu Gonzalez (Iraunkortasunaren Behatokia, Cristina Enea Fundazioa)
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz

Beste gonbidatu batzuk, giza agenteak eta talde politiko eta sindikatoak (beraien asistentzia baieztatu dutenak hauek dira: Martín Silva -Konturatu,  Iker Espolosín -LAB sindikatua-, Jon Garia-Esk sindikatua-, Ezker Anitza-IUko ordezkaria …)

EGUNA 22

18retan Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan.

EKOLOGIA SAILA KRISTINA ENEA FUNDAZIOAREN LANKIDETZAREKIN

EMANALDIA: AGRONAUTAS.  PEZ[estudio], Juan Dopico Massobrio, Iñigo Calvo Sotomayor. 2013

agronautas

(52min)
sinopsia:
Badira gizakia eta planetaren arteko harreman orekatuago bat proposatzen dituzten ikuspuntuak, bizitzeko erak eta egiteko moduak. Hauetako gehienak ordea ez dituzte konpainia handiek aurrera eraman, edo ezin dituzte gobernuko aurrekontu handiak erabili. Askotan, berriz, sareetan antolatu diren pertsona anonimoak, merkatutik kanpo sistema berriak garatzen dituzten profesionalak edo bere kabuz lan egitea erabaki duten pertsonak dira. Agronautak deiturikoak.
2011 eta 2012. urteetan 40 talde-esperientzi erregistratu ziren, guztira 56 lagunek, bai banaka, lan-taldeetan edo eta jarduera profesional bezela, pertsona eta landatar ingurugiroaren arteko harremana hausnartzen dituzten ekimenak aurrera eraman zituzten. Dokumentalak, elkarizketa hauen momentu hoberenak jasotzen ditu, ingurugiroan gizakiak duen eragina murrizteko egiten diren proiektu eta ekimenak, eta baita baliabide eta energia kontsumoa txikizen dutenak, zabaltzeko helburuarekin.

MAHAI INGURUA: BASERRI BIZITZA ETA IRAUNKORTASUNA

  • Elisa De los Reyes García y Maé Durant Vidal. Pezestudioko ordezkariak (Hirigintza, Arkitektura, Diseinu eta Ikerketa estudioa-Dokumentalaren egileak), Agronautasen gidoilariak.
  • Xabier Marti, Saretuz kontsumo arduratsuko sareko ordezkaria.
  • David Lopategi . Bizilur (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea).
  • Lurkoibaserriko ordezkaria, nekazaritza ekologikora zuzenduta.
  • Igor Leibar Probicaslen ordezkaria, bioeraikinetara zuzenduta.
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz

Lehen mailako gonbidatuak:

  • Desazkundeko ordezkaria (Desazkunderako ekintzen Plataforma)
  • Lurdeiako ordezkaria, landa-turismoa
  • Dokumentalerako elkarizketatuak izan diren pertsonak eta giza mugiendo eta talde politikoko ordezkariak.

KARTELA DESCARGARTU cartel de noviembre 2013

ESKUKO PROGRAMA (DIPTIKOA) DESKARGATU CineCC_Programa de mano

 

BLOGERA HARPIDETU ZAITEZ (ESKUBIKO ZUTABEAN) ARGITARATZEN DUGUN INFORMAZIOAREN BERRI EGUNERATUA IZAN DEZAZUN.


Leave a Reply