ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa maiatzaren 25, 26 27an eta ekainaren 1ean.

saio tematikoa: arkitektura eta hirigintza

Urriaren 23an arkitektura eta hirigintzari saio tematiko bat eskainiko diegu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin.

Xavier Artigas zuzendariaren [no-res] vida y muerte de un espacio en tres actos filma ikusiko dugu.

Jada, filma aurreko ekainean zinemaldiko Sekzio Ofizialean eman zen, Larrotxeneko Bideoaldia saioan. Bartzelonako Les Cors auzoan aurkitzen den El Castell koloniaren desagertze  prozesua dokumentatzen du.

Emanaldiaren ondoren mahai inguru bat izango dugu pelikularen eta gentrifikazioaren (hirigintzan ematen den aldaketa bat da, errenta txikiko biztanleria desplazatu egiten da, ahalmen handiagoa duten biztanleek beraien lekua hartzen dutelarik) inguruan eztabaidatzeko. Gai hauen inguruan adituak diren pertsonak izango ditugu. Laister hemen bertan informazio gehiago eskeiniko dizuego honi buruz.

Emanaldia, Ibaetako campuseko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da (Oinati Enparantza, 2) (Ordutegia zehazteko dago).

 

 


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.