ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean.

arkitektura eta hirigintza saila – 2013

Urriaren 23an arkitektura eta hirigintzari saio tematiko bat eskainiko diegu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin.

[no-res] vida y muerte de un espacio en tres actos

86′
Xavier Artigas. ESP.
Gaztelera azpit. euskaraz
CC By-Nc-Nd
  
no-res

Castells Koloniaren azken egunak islatzen dituen kronika da; Bartzelonan zutik irauten zuten azkenetako langile-auzoa. Soilik egunerokotasuna behatuz, hiltzera doan bizimodu zaharkitua erretratatzen da bertan. Gentrifikazio kasu bat gehiago bere langile iraganaz lotsatzen den eta gezur bat eraikitzen saiatzen den hiri-marka batetan, itxura honen atzean ezereza izkutatzen delarik. Ia hitzik ez duen lan honek, behaketaren bitartez hiltzear dagoen bizi modu baten egunerokoairudikatzen du.

DocumentaMadrid 2012, Lehen Saria espainiako luzemetraiari

Emanaldiaren ostean Mahai-inguru bat izango dugu. Parte-hartzaileak hauek izango dira:

  • Xavier Artigas (Zuzendaria)
  • Angel Martín (Hirigintzako Katedratikoa Bartzelonako AGETn)
  • Victor Urrutia (Hirigintzako Soziologiako Katedratikoa Leioan)
  • Moderatzailea: Juanjo Díaz (donostiakoCCzinearen zuzendaria)

Ekitaldia publiko guztiari irekita dago eta ez du aurreko izen-ematerik eskatzen.

Hurrengo egunean, 24ean, 15:00etan, Arkitektura eta Hirigintzako Ikus-Entzunezko Dokumentazioko Lantegi bat egongo da Eskola berean eta hau ere publiko guztiarentzat irekia egongo da.

Emanaldia, Ibaetako campuseko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da (Oinati Enparantza, 2) (Ordutegia zehazteko dago).


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.