ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean.

Amaitu da Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren lehen edizioa

Zinemaldiaren lehen edizioa bukatu dugu.

Ikusleak kontutan izanda, agertzea irregularra izan da, oszilazioa faktore desberdinengtik izan da, egoitza, mahai ingururen bat antolatua zegoen ala ez, komunikabideetan argitaratuta zegoen ala ez… Okorrean, kuantitatiboki, agertzea ona izan da.

Kualitatiboki arrakasta handia izan duela esan dezakegu, ikus-entzunezko ekoizpen berrien inguruan planteamendu, banaketa eta eztabaidak izateko jarduerak oso aberatsak izan bait dira. Berdina esan dezakegu gai baten inguruan egon diren mahai inguru eta emanaldiei buruz.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu zinemaldiaren antolaketa gurekin partekatu duen DonostiaKulturari bere elkar lanagatik. Eta Campo Creativo Cero eta DonosiaKulturaren izenean esker hauek zabaldu nahi dizkiegu, Larrotxene Kultur Etxeari eta Guardetxea-BandaBati, saio desberdinak beraien egoitzetan izateagatik.

Gure eskerrak ere gonbidatuei beraien presentziagatik, mahai inguruetara ordainketarik gabe etortzeagatik, modu honetara Zinema eta Kultura Askearen inguruko ekimen hau lagunduz.

Baita ere pertsona multzo murriztu bati, bakoitzak bere erara eta bere disponibilitateagatik arabera, elkar laguntza dohainik emateagatik jardueren azpiegitura eta antolaketa lanetan.

Guztiori, proiektatutako filmen zuzendari eta ekoizleek e-mailaren, facebookaren edo twitterraren bitartez bidali dizkiguten eskerren berri eman nahi dizuegu.

cineccdonostia con fechas, blog y todos logos

Datozen egunetan ebaluazio zehatzago bat izango dugu eta haren ondorioak hemen ipiniko ditugu.

Hurrengo egunetan ere emandako filmeen artxiboa ipintzen joango gera, fitxa zabalekin, txostenekin, ikusteko/jaisteko linkekin, dokumentazio tematiko osagarriekin, blogetako zine komentarioekin, etb.

Gure hurrengo cita, programazio hedatuaren barruan izango da Azaroan, 18, 19 eta 20ean. Sinatu gure boletina e-mailaren bitartez informazio eguneratua jaso ahal izateko eta gure blogaren jarraitzaile egin zaitez, baita gure twitter edo facebookarena.

Laister arte!


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.